domingo, 5 de junio de 2011

Itsaspeko sumendiak


Itsaspeko sumendiak itsas mailatik behera aurkitzen diren Lurreko pitzadurak dira, non magma erupzioak egon daitezkeen. Horietako gehienak, plaken mugimendu tektonikoko guneetan daude, ozeano dortsal ere deitzen direnak.


Goiko argazkietan Tongan, Nuku´alofa kostaldean, 2009ko martxoaren 18an, itsaspeko sumendi baten erupzioa, ikus daiteke (Stephenson Dana /Getty Images). Erupzio honen argazki gehiago ikusteko egizu klik hemen: Undersea eruptions near Tonga.


Itsaspeko sumendi gehienak, ozeanoaren sakonera handietan aurkitzen diren arren, batzuk, oso sakonak ez diren uretan daude, eta hauek, materiala bota dezakete airera eztanda batetan. Iturri hidrotermalak, aktibitate biologiko ugariko tokiak, ohi, itsaspeko sumendietatik gertu daude.(Wikipedia)
Wikipedia
Inguruan ura izateak, eztanda bolkaniko baten ezaugarriak alda ditzake. Une batzuetan, gorantz doan uraren eroaletasun termikoak, magma, lurrean gertatutako eztanda batetan baino azkarrago kristalizatzea eragiten du.

Gainera, itsaspeko presioak, presio baldintza normalak 250 aldiz gaindi ditzake. Hau, jeitsi egiten da irakite eztandagarri batetan, magma eta itsasoko uraren arteko erreakzio eztandagarriaren ondorio.
Sumendi hauek eratutako laba, lur gaineko sumendien labaren nahiko ezberdina da. Ura ukitzen duenean, ore solido bat eratzen da labaren inguruan. Ore honetan aurrerantz doan laba isuriak, laba kuxindua deritzona eratzen du
Ondorengo Wikipedian aurkitutako mapan itsaspeko sumendien punto beroak edo puntu kritikoak (hotspots) ikus ditzakezue:

Eta hona hemen itsaspeko sumendi baten erupzioaren eskema:


..........................................................................

Volcanes submarinos

No hay comentarios:

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...