sábado, 18 de junio de 2011

Ilargi Eklipsea

Ilargi eklipse bat Ilargia Lurraren itzaletik igarotzean gertatzen den astronomia gertakaria da.
Lurra, Ilargia eta Eguzkiaren artean lerrokatzen denean, bere itzalak, Ilargia bera baino hiru aldiz handiagoa denak, partzialki (eklipse partzial) edo guztiz (eklipse oso) estaltzen du Ilargia.

Eklipse osoak hiru bat ordu irauten du iluntzen hasten denetik berriz ere guztiz argitu arte. Tarte horretan Ilargia ez da guztiz iluntzen, Lurraren atmosferaren islak argitzen baitu tonu gorrizka ilun batez.
Ilargi eklipseak babesik gabe beha daitezke eta hemisferio oso batetik dira ikusgai.

Ilargi eklipse baten animazioa (Aerlig)


Eclipse Lunar del 15 de Junio visto desde Ecuador


Eclipse total de Luna, 15 de junio de 2011, AstroAfición


Total Lunar Eclipse 15 Jun 2011


Baina, Ilargi eklipseak ez dira gertatzen ilbete guztietan, izan ere, Ilargiaren orbitak %5eko inklinazioa du ekliptikarekik;,alegia, Lurrak Eguzkiarekin duen orbitaren planoarekiko, eta horregatik gehienetan lurraren itzala Ilargiaren gainetik edo azpitik pasatzen da.
Sei hilabetetan behin ematen da, ilbetea ekliptikaren planotik gertu izaten denean.

Red Moon Rising Rare lunar eclipse 15 June 2011


Eklipse honi buruz gehiago jakiteko hona hemen esteka interesgarri hauek (Algunos enlaces interesantes para saber más sobre éste eclipse lunar):

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...